01Ekaina2023

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Agroekologia eta elikaduraren inguruko sentsibilizazio jardunaldiak, Amasa-Villabonan

20221202Zureplatereanhastendamundua

Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu, eta Amasa-Villabonako Udalean horren jakitun garenez, iraultza horri ekiteko Agroekologiaren inguruko lanketa abiatu dugu legegintzaldi honetan. Horren lekuko azken bi urteetan egindako Azoka Ekologikoa. Lanketa honekin jarraitzeko Agroekologiaren inguruko jardunaldiak antolatu ditugu.

Agroekologiaz ari garenean, ez gara elikagai ekologikoetara bakarrik mugatzen. Bertako eta garaiko produktuez ari gara; bidezko eta gertuko tratuan oinarritutako elikagaiez mintzo gara. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat da agroekologia.

Gauzak horrela, Udalak EHKolektiboarekin elkarlanean, abenduaren 13tik 17ra, Agroekologia eta elikaduraren sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu Amasa-Villabonan. Jardunaldi hauen bitartez elikagaiak modu kontzienteagoan kontsumitzeko tresnak eta baliabideak eskaini nahi zaizkie herritarrei. Era berean, ekoizpen-ereduetan sakonduko dugu, eta ekologiari, bertakoari eta ekonomia sozial eta solidarioan oinarritutakoari balio berezia eman nahi diogu.

Agroekologia eta elikaduraren sentsibilizazio jardunaldien egitaraua:

• Abenduak 13, INFORMAZIO PUNTUA
Agroekologiaren inguruko sentsibilizazio puntua ezarriko da Berdura plazan, 10:00etatik 13:00tara

• Abenduak 15, DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA
Zure platerean hasten da mundua dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, herriko elkarte eta ekoizleekin, Villabonako Gurea antzokian, 19:30ean. Sarrera 3 euro.

Dokumentalaren kartela

• Abenduak 16, SOLASALDI MERIENDA
Zure platerean hasten da mundua solasaldi-merienda. Nolakoa izango da gure etorkizuneko elikadura? Zentzumen guztiak erabiliz hausnarketa saioa egingo da Villabonako Subijana etxean, 18:00etan.

• Abenduak 17, EKOIZLEAREN ETXALDERA BISITA
Irure-txiki (Errezil) baserriko ekoizlearen etxaldera bisita eta produktu dastaketa. Etxaldera joateko izena eman behar da aurrez 635 202 146 telefono zenbakian.

Jardunaldien kartela

Gabon jaien atarian gaudenez, Udalak gehiegizko kontsumoa alde batera uztea gomendatu nahi dizue; behar dena erosi, eta ahal den neurrian berrerabiltzeak, etxeko ekonomian ez ezik gure biziraupenean ere eragina duelako. Eta nola ez, jai egun hauetan dastatuko ditugun jakiak ekoizle txikienak, gertukoak, ekologikoak eta garaikoak badira askoz hobe!

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.