07Ekaina2023

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Urte-zahar gauean petardo, suziri eta halakoen erabilera mugatzea eskatzen die Udalak herritarrei

petardo

Urte amaierako ospakizunetan ohikoa izaten da suziriak, petardoak... jaurtitzea eta zarata handia eragiten duten gailuak erabiltzea. Horietako batzuen erabilera baimenduta badago ere, Amasa-Villabonako Udalak herritarrei dei egin nahi die gogoan izan dezatela eztandek eta zarata handiek hainbat pertsonengan zein etxeko animaliengan eragin kaltegarria sortzen dutela eta hortaz, horien erabilera mugatu dadila eskatzen du.

Honekin batera, horrelako elementu piroteknikoak ez erabiltzea lehenesten bada ere, erabiltzeko hautua egiten dutenek kontuan izateko hainbat gomendio argitaratu ditu Amasa-Villabonako Udaltzaingoak:

Udaltzaingoak piroteknia (bengalak, petardoak eta antzekoak) erabiltzeak hiritarrengan ekar dezakeen arriskuaz eta trabaz ohartarazi nahi du eta bide publikoan bengalak jaurtitzea debekatuta dagoela gogorarazten du.

Baimendutako saltokietan erosi behar dira

Oso garrantzitsua da horrelako tresna piroteknikoak erosten badira, araudia betetzen duten baimendutako establezimenduetan egitea. Izan ere, hauek saltzeko baimen berezia duten dendek honako baldintzak bete behar dituzte:

  • Produktuak katalogatuta egon behar dira.
  • Lehergailu bakoitzak erabiltzeko gutxieneko adina du eta CE ikurra izan behar dute.
  • Debekatuta dago lehergailu piroteknikoak kalean saltzea.

Erabilera egokirako gomendioak

Gertakari tamalgarriak ekiditeko asmoz, Udaltzaingoak hondorengo gomendioak plazaratu ditu:

  • Ez gorde lehergailurik poltsikoetan.
  • Ez manipulatu lehergailuen osagarririk eta ez atera lehergailuen osagarririk
  • Ez bota petardorik pertsona edo animalien kontra
  • Ez bota eskuekin. Artikulua lurrean jarri beti eta metxa albotik piztu. Horrenbestez, jaurtitzaileak petardotik urruntzeko denbora izango du
  • Adi egon inguruan su hartu dezaketen lehergailurik edo likidorik egon ez dadin
  • Ez jarri petardorik adreiluetan edo botilatan. Lehertzen direnean metraila sortu dezakete
  • Artikuluak saltokietan eta baimendutako profesionalei erosi
  • Petardo edo bengala bat ez bada ondo pizten ez ukitu ordu erdi pasatu arte
  • Ez bota petardo edo bengalarik etxeetako atarietan edo balkoietara, suteak izateko arrisku handia sortzen dute eta.

 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.