Santio Jai Batzordearen lehen bilera urtarrilaren 24an
- Post 2023 Urtarrila 19

2023ko Santio jaiak antolatzen hasteko helburuarekin, Jai Batzordeak bere lehen bilkura egingo du datorren urtarrilaren 24an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko Batzar aretoan. Bileraren helburu nagusiak egitaraua osatzen hastea, proposamen berriak jasotzea eta gazte eguneko kontzertuetarako musika taldeak aukeratzea izango dira.
Udalak bilkura honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die Santio jaietan ekintzak antolatzen dituzten elkarte, kuadrila edota norbanako guztiei.