Villabonako KZguneak ikastaro aukera zabala antolatu du martxorako
- Post 2023 Otsaila 14

Villabonako KZguneak teknologia berriekin lotutako doako ikastaro katalogo zabala antolatu du martxorako. Aurrez aurreko edo urruneko modalitateetan, besteak beste, enplegu bilaketa, produktibitatea edota e-Administrazioa bezalako gaiak jorratuko dituzte izena ematen duten interesdunekin.
Ikastaroetan izena emateko aukera ezberdinak daude:
- KZgunera bertaratuta (Larrea, 8). Joan aurretik ezinbestekoa da aurrez hitzordua eskatzea 943 02 36 85 zenbakira deituta, edo web orriaren bidez.
- Telefonoz deituta (943 023 685). Telefono bidez eman nahi bada izena, derrigorrezkoa da aurrez KZguneko erabiltzaile izatea.
- Online. www.kzgunea.eus wegunearen bidez izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete:
Villabona KZgunea Larrea kaleko 8. zenbakian dago, eta martxoan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara egongo da irekita
Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsultatu dezakezu hemen.