31Martxoa2023

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

Hizkuntzen erabileraren neurketa


Katalogoa2022

 


 

banner memori

 


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

ALBISTEAK

Euskararen aurkako eraso judizialak salatu ditu Udalbatzak

20230301Euskara

Atzo arratsaldeko Osoko Bilkuran Euskararen aurkako eraso judizialak salatzen dituen mozioa onartu zen EH Bildu eta EAJ-PNVren aldeko botuekin eta PSEren abstentzioarekin.

Mozioaren testuak horrela dio:

EUSKARAREN AURKAKO ERASO JUDIZIALIK EZ!

ZIOEN ADIERAZPENA

2023 urte hasi berritan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak euskararen aurkako epai bat eman du berriz. Zehazki, Barakaldoko Udalaren erabaki bat baliogabetu dute CCOOen eskariz, eta azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka agertu dira epaileak. Erabaki dute euskara ezin dela langileentzako betekizun gisa ezarri udalerri horretako kultur zerbitzuez arduratzeko enpresa bat kontratatzeko lehiaketan.

Hau ez da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emaniko tankera honetako lehen epaia. Aurrez ere, euskara sustatzeko udal administrazioen ekimenak baliogabetu izan dituzte epaitegiek, besteak beste, 2018an Lasarte-Oriako Udalaren haurrei zuzendutako ekintza kulturalak diruz laguntzeko ordenantza, 2021ean Iruneko Udalaren udaltzaingo prozesuan ezarritako hizkuntza eskakizunak, Atarrabiako Udalaren erabakia lantalde organikoko lanpostu guztietan euskara jakitea meritua izateko, 2022an Laudioko Udalaren langile baten hizkuntz eskakizunaren erabakia etab.

Euskararen aurkako epaiak izan dira, eta hizkuntza-politikaren judizializazioaren baitan ulertu beharreko erabakiak. Izan ere, egun ezarrita dagoen ofizialtasunaren, eta ofizialtasunaren ondorio juridikoen irakurketa are murritzagoa egiten ari dira epaien zein jurisprudentziaren bidez. Bide honetatik, euskaldunon hizkuntza eskubideak are gehiago murriztu nahi dituzte ofizialtasunaren irakurketa murritzago baten bidez.

Herritarrek udal zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko eskubidea dute, eta erakunde publikoei, guztiei, baita judizialei ere, eskubide horren bermatzaile izatea dagokie.

Baina epai hau ez da euskararen aurkakoa soilik, EAEko araudiaren eta udal autonomiaren aurkakoa ere bada. Batetik, 2/2016 Euskadiko Tokiko Erakundeen Legea urratzen du. Lege hark udaloi hizkuntza politikan erabakiak hartzeko eskumenak ematen dizkigu, eta legea garatzen duen 179/2019 Dekretuak, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoak, oso argi uzten ditu euskara lehenesteko bideak, arrazoi askorengatik. Bada, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Tokiko Erakundeen Legeak hizkuntza politikan udalen eskumenak argi zehazten ditu, eta 2019ko dekretuak ere udalei euskara lehenesteko beharra ezartzen die, hizkuntzaren normalizazioan urratsak emateko.

Hori dela eta, hurrengoa proposatzen dugu, Amasa-Villabonako udalbatzak onar dezan:

MOZIOA

Amasa-Villabonako udalbatzak honakoa adierazten du:

1.- Gogor salatzen ditugu epaitegiek abiatu duten hizkuntza politikaren judizializazioa eta euskararen aurka ematen ari diren epaiak, azkena EAEko Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren aurka emandakoa.

2.- Euskal Herriko administrazioei, epaitegiei, eragile politiko, sindikal eta sozialei herritarren hizkuntz eskubideak bermatu ditzatela eta euskararen sustapenaren alde egin dezatela eskatzen diegu.

3.- Udal honek, legedia betez eta azken urteetako euskararen normalizazioaren aldeko hizkuntza politikaren garapenarekin jarraituz, ondorengo konpromisoak hartzen ditu:

• Udal zerbitzuetan herritarrei lehen hitza euskaraz egitea bermatuko du.
• Zerbitzu publiko guztiak euskaraz eskaintzea bermatuko du.
• Udal funtzionamendu osoa euskaraz izan dadin urratsak emateko plana gauzatuko du.


Amasa-Villabonan, 2023ko urtarrilaren 25ean.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.