24Iraila2023

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Katea-etxea Gaztelekuko lorategia egokituko du Udalak

20230310Gaztelekua

Katea-etxea Gaztelekuko eraberritze eta egokitze lanekin jarraituz, eraikinaren aurrealdean dagoen lorategia elementu naturalekin eraberrituko du Udalak. Obra honen bidez, espazio publiko berri bat gehituko da herritar ororen erabilerarako, orain arte egondako itxiturarekin eremu horren erabilera publikoa ukatzen baitzen.

Gauzatuko diren lanen bitartez egurrezko graderio bat sortuko da kale Nagusira ematen duen aldean, berdegunean picnic mahai bat ezarriko da, kale Berrira ematen duen aldeko itxitura eraberrituko da, eserlekuak edo bankuak jarriko dira, landare igokariak landatuko dira….

Kimu bat enpresa arduratuko da aipatutako lan hauek aurrera eramateaz, lanek 10 egun inguruko iraupena izatea aurreikusten da eta aisialdiko berdegune berri honen sorkuntzaran, guztira, 23.256 euro inbertitu ditu Amasa-Villabonako Udalak.

Deskargatu infografia

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.