Erniobea BHI ikastetxea kultur astean murgilduko da astelehenetik aurrera
- Post 2023 Martxoa 24

Martxoaren 27tik 31ra ekimen desberdinez jositako egunak izango dira Erniobea BHI ikastetxean, Kultur astea antolatu baitute hilabeteari amaiera emateko. Ekintza desberdinak izango dituzte astean zehar ikasle eta irakaleek, besteak beste, Joseba Sarrionandia idazlearen edo Eñaut Elorrieta abeslariaren bisitak, Mikel Markezen Baga Biga Higa egitasmoa eta zirku trebaketa.
Egitaraua:
Astelehena, martxoak 27
09:00-10:00: Joseba Sarrionandia, aretoan. DBH2.
10:30-11:30: Joseba Sarrionandia, arteoan. DBH2.
10:30: Erreala, gimnasioan, 4C/4B.
10:30-12:20: Antzinarora bidaiatuz: Grezia. DBH1.
11:00: Butterfly Effect antzezlana, Gurean.
11:00-12:30: Erreala, gimnasioan. 4A/4D.
Asteartea, martxoak 28
Talo tailerra
09:00: Baga, Biga, Higa, aretoan. DBH4.
10:30-11:10: Markel Irizar, DBH4.
11:10-11:50: Markel Irizar, DBH3.
11:25-14:30: Zinemaldia. DBH3 eta DBH 4.
Osteguna, martxoak 30
09:15-12:20: Antzinarora bidaiatuz: Grezia. DBH1.
08:20-10:30: Zirkua, gimnasioan. DBH2.
10:30-12:30: Zirkua, gimnasioan. DBH2.
Ostirala, martxoak 31
09:15-12:20: Olinpiadetako finala. DBH1.
08:20-10:10: Zirkua, gimnasioan. DBH2.
10:30-12:30: Zirkua, gimnasioan. DBH2.