01Ekaina2023

010.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Larreako parkea estaltzeko proiektuaren esleipena abiatu du udalak

larrea parkea2

Amasa-Villabonako Udalak, Larreako parkea estaltzeko proiektua zein eraikuntza enpresak egingo duen aukeratzeko esleipen-prozedura martxan jarri zuen atzo, obraren pleguak Eusko Jaurlaritzaren kontratazio profilean argitaratuta. Horrela, enpresek obra hau gauzatzeko proposamenak aurkezteko 26 eguneko epea izango dute, apirilaren 26ra arte alegia.

Udalak osatutako baldintza teknikoen dokumentuaren arabera, obraren esleipenerako aurrekontua 205.932,96 eurokoa da eta enpresek zifra hori murriztu beharko dute obra gauzatzeko lehiaketa publikoan. Prozesua behar bezala gauzatuz gero, maiatzaren 9an erabakiko litzateke zein enpresak irabazi duen lehiaketa publikoa.

Honakoa, herriarentzat oso garrantzitsua den proiektu hau errealitatea izan dadin eman beharreko azken pausua izango da. Aipagarria da 2014an herritarrek bozka bidez aukeratutako proiektu hau aurrera eramateko garaian arazo handiak izan direla; lau urtez EAJk zuzendutako udal gobernuak proiektua bertan behera uztea erabaki izana, azterketa geologikoak egin beharra, bizilagunekin adostasuna lortu beharra parke ondoko propano tankea kendu ahal izateko etab. Duela hilabete batzuk udal gobermnuak publikoki azalpenak eman zituen proiektuak pilatutako atzerapenaren arrazoien berri emateko: Udal Gobernuaren azalpenak Larreako parkea estaltzeko proiektuaren inguruan.

Aipagarria da pasa den urtarrilaren 12an Udalak Hizarmena sinatu zuela Larrea auzoko 5 eta 6 zenbakietako jabekideen komunitateekin eta modu horretan bizilagun horiek propano tankea erabiltzeari utziko diote, etxebizitzetako galdaratara Gas Naturala bideratuz. Era berean, Hitzarmen horrekin tanke hori dagoen lorategiaren lur-saila udal jabetzakoa izatera pasa da. Udalak guztira 24.937,53 euro (etxebizitzetara gasa sartzeak duen kostu ekonomikoa) ordaindu zizkien jabekide horiei, kalte-ordain gisa.

Udal Gobernuak positiboki baloratzen du bere garaian herritarrek erabakitako proiektu hau behingoz gauzatu ahal izatea. Horretarako bidean aurkitutako traba guztiak gaindituta, Villabonan azkenik parke estali bat izango dugu euria egiten duen egunetan ere, haurrek kalean jolasteko aukera izan dezaten. Udal Gobernuarentzat honakoa berri pozgarria da, "herritarrei emandako hitza beteko dugulako, oso berandu bada ere".   

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.