05Ekaina2023

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Ea HERENA izatera iristen garen!

20230330ErrentaAitorpena

Udaberrian sartzearekin bat, martxan da berriz ere errenta aitorpena egiteko garaia, eta Tolosaldeko udalek UEMArekin batera, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu diete herritarrei.  Kanpaina honen helburua ahalik eta herritar gehienek errenta aitorpena euskaraz egitea da, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan.

Azken urteko errenta aitorpen kopurua kontuan hartzen badugu, Amasa-Villabonako herritarren artean, 2.138 errenta aitorpenetatik, 826 izan ziren euskaraz egin zirenak. Beraz, errenta aitorpena euskaraz egitearen hautua egin duten herritarrak, % 27,87 dira. Iaz jarritako erronkara iristeko pausu bat gehiago! Ea ba, aurtengoan iristen garen herena izatera!

Errenta aitorpena egiteko hainbat bide daude aukeran (sakatu HEMEN azalpen kartela ikusteko), eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honen helburua.

Gizartearen esku dago euskara bere egin eta erabiltzeko ardura, eta baita administrazioarekin harremanak zein hizkuntzatan izan nahi duen erabakitzekoa ere. Errenta aitorpena euskaraz egitea izan daiteke horretarako lehen pausuetako bat.Animatu! Ea herritarren herena izatera iristen garen!

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.