05Ekaina2023

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Irabazi Parisera edo Madrilera bidaiak, herriko komertzioan kontsumituta

20230417 OriaMerkatariElkartea

Herriko merkataritza bultzatzeko helburuarekin, kanpaina bikoitza abiarazi du aurten ere Oria Merkatari elkarteak.

Batetik, Bonjour Paris izeneko kanpaina antolatu du elkarteak. Horrela, apirilaren 18tik ekainaren 4ra Villabona-Zizurkilgo dendetan egindako erosketa bakoitzarekin Pariserako bidaia baten zozketan parte hartzeko boleto bana lortuko dute erosleek. Bidaiaren parte dira treneko joan etorriak eta bi hotel gau.

Zenbat eta erosketa gehiago egin, orduan eta aukera gehiago bidaia irabazteko!

Bestetik, Eiffel dorrearen bila haurrentzako jolasa antolatu du Oria Merkatari Elkarteak. Eiffel dorrea erakusleiho desberdin batean ezkutatuko dute egunero. Aurkituz gero, dendara sartu, datuak utzi eta Madrilgo Warner Parkerako sarrerak eta hotel gau bat (bi heldu eta haur bat) irabazteko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Bi kanpainetako zozketak ekainaren 5ean egingo dira, Villabonako Berdura plazan, eguerdiko 13:30ean.

Bonjour Paris kartela
Eiffel dorrearen bila kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.