Loatzoko XXIX. igoera-jaitsiera izango da apirilaren 23an
- Post 2023 Apirila 17

Martina Kultur Elkarteak eta Amasako Uxo-Toki elkarteak elkarlanean, Loatzoko igoera-jaitsieraren XXIX. edizioa antolatu dute iganderako, apirilaren 23rako.
Goizeko 10:30ean egin dute hitzordua Amasako plazan, eta hortik Loatzoko puntara igo eta jaitsi beharko dute korrikalariek. Guztira, 9.73 kilometro eta 600 metroko desnibela duen ibilbidea izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, jaitsierak ez du arriskurik.
Lasterketan parte hartzeko izena egunean bertan eman beharko da Uxo-Toki elkartean, goizeko 09:00etatik aurrera, eta doan izango da.
Lehen hiru sailkatuek saria jasoko dute, gizonezko zein emakumezkoetan. Irabazleak, 120 euro eta txapela jasoko ditu; bigarren sailkatuak, 80 euro; eta hirugarrenak, 50 euro. Gainera, parte-hartzaile guztien artean zozketa mundiala egingo da!
Korrikalariez gain, animatzaileak ere behar izaten dira lasteketetan, beraz, ikustera animatzen direnentzat, hamaiketakoa izango da Loatzoko tontorrean.