Erremontari Herriz Herri txapelketako kanporaketa izango dugu Villabonan
- Post 2023 Apirila 21

Erremontari Herriz Herri txapelketa aurkeztu zen atzo Miramongo EITBren egoitzan, eta Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkatea, ere bertan izan zen EITBko Kirol Zuzendaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria eta hainbat udaletako ordezkariekin batera.
Erremontari Herriz Herri leihaketa berria da, Erremontari saioaren bultzada jarraituz antolatu da, eta Euskal Herriko bederatzi herritan jokatuko da. Amasa-Villabonak ere leihaketako jardunaldi bat hartuko du maiatzaren 27an, Villabonako Udal Pilotalekuan.
Txapelketa bihar bertan abiatuko da Aizarnazabalen, arratsaldeko 18:00etan. Ondoren, Zestoak, Amezketak, Oriok, Beasainek, Altsasuk, Amasa-Villabonak eta Hondarribiak ere jardunaldi bana jasoko dute. Finala, aldiz, Zumarragan izango da, ekainaren 27an.
Amasa-billabonatarrek doako sarrera
Amasa-billabonatar guztiek doako sarrera izango dute maiatzaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, Galarretan jokatuko den Erremontari telesailaren grabaketa zuzenean ikusteko. Horretarako nahikoa izango da egunean bertan Galarreta frontoiko sarreran NANa erakustea.