05Ekaina2023

010.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Aranzadik egindako gomendioa onartuz, Memoria eta Bizikidetza Batzordeak Oroimena webgunea behin behinean indargabetzea erabaki du

webgunea itxita

Amasa-Villabonako udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek (EH Bildu, EAJ-PNV eta PSE-EE) parte hartzen duten Memoria eta Bizikidetza Batzorde Bereziak, Galdakaoko udalean izandako salaketa baten ondoren sortutako egoeraren harira, Aranzadi Zientzia Elkarteak gaur udalari bidalitako gomendioari bide ematea erabaki du aho batez.

Aranzadi Zientzia Elkarteak honako eskaera ofiziala bideratu dio gaur udalari "Aranzadi jakitun da egun hauetan sortu den egoera delikatuaz, eta, gizarte erantzukizunagatik gomendatzen du webguneko gertuko memoriaren atala behin-behinean ezgaitzea, iradokizun, proposamen eta aldaketei erantzuteko helburuarekin eta udalerriko herritarren bizikidetzaren ikuspegitik". Gomendio hau jaso ondoren, Memoria eta Elkarbizitza Batzorde Bereziko parte hartzaileek kasu egitea erabaki dute. 

Ondorioz, gaurtik aurrera amasa-villabona-oroimena.eus webgunean ez da ikusgai izango, behin behinean. Horren ordez helbide horretan sartuz gero honako mezua irakur daiteke: "Aranzadik egindako lan zientifikoa behin-behinean ez da eskuragarri izango, zientzia elkarteak hala eskatuta".

Gai honen inguruan etorkizunean udalak har ditzakeen erabakiak, udalean ofizialki eratuta dagoen Memoria eta Bizikidetza Batzorde Berezian jorratu eta adostuko dira, memoria eta elkarbizitzarekin zerikusia duten gaietan orain arte egin den bezalaxe.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.