05Ekaina2023

008.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Maiatza Borrokan sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu Tolosaldea Sahararekin elkarteak

20230425TolosaldeaSahararekin

Maiatzaren 10ean Fronte Polisarioak 50 urte beteko ditu, eta urteurren horren harira, Maiatza Borrokan sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Maiatzaren 7tik 20ra izango dira, eta bailarako hainbat herritara zabalduko dira ekimenak, tartean Villabonara.

Berazubin bueltaka, Oporrak Bakean egitasmoaren alde
Maiatzaren 7rako egin dute lehenengo hitzordua. Goizeko 09:30etatik 13:30etara Tolosako Berazubiko estadioari ahalik eta buelta gehien ematea izango da egitasmoaren helburua: korrika edo oinez, bakoitzak ahal duen moduan. Buelta bakoitzeko euro bat ordaindu beharko da sarreran, eta bildutako diru guztia Oporrak Bakean programara bideratuko du elkarte antolatzaileak.
Gainera, maiatzaren 7ko goizean zehar, omenaldia egingo diote orain dela hilabete batzuk hil zen Agus Agote elkarteko kideari.

Berazubin bueltaka egitasmoaren kartela

Beste hitzorduak

  • Maiatzaren 10ean, Fronte Polisarioaren sorreraren 50 urteurrenean, Lander Laborde eta Ali Salem Isemuk Poemas por la Libertad saioa eskainiko dute Tolosako Bidaiariaren Txokoan, 18:30ean.
  • Maiatzaren 12an, arratsaldeko 18:30ean, La censura y periodismo en el Sahara Occidental hitzaldia emango du Ahmed Ettanjik Villabonako Aljibean.
  • Maiatzaren 18an, aldiz, Solo son peces eta Mutha dokumentalak ikusteko aukera izango da Anoetako eragileen lokalean, 18:30ean. Solo son peces dokumentaleko aktore batekin solasaldia izango da ondoren.
  • Amaitzeko, maiatzaren 20an, Fronte Polisarioaren lehen ekintza armatuaren urteurrenean, kontzentrazioa egingo dute Saharako herriari elkartasuna adierazteko. Tolosako Trianguloan izango da, eguerdiko 12:00etan.

Jardunaldi hauen bidez, saharar herriak bizi duen egoera erakutsi nahi zaio Tolosaldeko biztanleriari, beraz, Tolosaldea Sahararekin elkarteak ekintzetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die herritar guztiei.

Maiatza Borrokan Jardunaldien kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.