05Ekaina2023

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Elkartasun Sareak 2022 urteko memoria aurkeztu du

20230502Elkartasun Sarea

Bazterketa sozial arriskuan edota pobrezia egoeran dauden herritarrak laguntzen dituen elkartea da Elkartasun Sarea. Boluntario talde batek sortu zuen 2020 urtean, eta orduz geroztik ez dio utzi behar handiena duten herritarrak laguntzeari.

Elikagaiak eta oinarrizko produktuak ez ezik, jostailuak, liburuak, eskolarako materiala edota altzariak bildu eta banatzen ditu batez ere. Baina, horretaz gain, pobrezia egoeran bizi diren haurrek ere, herriko aisialdi, kirol edo kultur elkarteetan parte hartzeko aukera izan dezaten ZU-BI izeneko dinamika kudeatzen du.

Gaur eguerdian, Villabonako elikagai bankuaren atarian, agerraldia egin dute Elkartasun Sareko kideek, herriko hezkuntza komunitateko bi eragile nagusiekin batera; Zubimusu Ikastola eta Fleming Herri Eskola. Bertan, 2022 urteko memoria aurkeztu dute, eta hainbat datu esanguratsu azaldu dituzte.

2022 urtean, guztira, 1236 janari lote banatu dituzte. Lote bakoitza oinarrizko elikagai guztiekin osatzen dute boluntarioek, eta sorta hauetako elikagai kopurua familia unitatea osatzen duten kideen arabera egokitzen dute.

Elikagaiez gain, arropa ere banatzen dute, eta pasa den urtean 169 arropa lote banatu dituzte; lote bakoitza 5 jantziekin osatzen da, beraz, gutxienez, 845 jantzi banatu dira.

Etxeko txikiak ere gogoan dituzte Elkartasun Sareko kideek. Batetik, 41 haurrek jostailuak jaso dituzte; ume bakoitzak 4 jostailu, hain zuzen ere. Horietako bat, beti, euskarazko liburu bat izan da. Bestetik, herriko dendariek eskainitako ikasteko oinarrizko eta beharrezko materiala jaso dute 34 umek. Gainera, herriko ikastetxeetako zuzendaritzekin koordinazioan, larrialdi egoeran dauden bi familietako haurrek eskolaz kanpoko ekimenetan parte hartzeko aukera izan dute. Eta, kale hezitzaileek ere bizikletak, jostailuak, telebista… jaso dituzte.

2022an, etxetresna elektrikoak, altzariak, haurrak eramateko kotxeak, lanparak, platerak, mantak, mahai tresnak… ere banatu dira, behar handiena duten herritarren artean.

Aipatzekoa da banatutako arropa, jostailu, altzari edota etxetresna guztiak Amasa-Villabonako herritarren ekarpenak izan direla.

Janari bilketa herrikoia, maiatzaren 4tik 6ra
Gaur izandako agerraldia aste honetako janari bilketa herrikoiaren deialdia egiteko ere baliatu dute antolatzaileek. Horrela, ostegunetik aurrera, Villabonako ohiko komertzioetan kutxak egongo dira nahi duenak ekarpenak egin ditzan. Larunbatean, aldiz, 10:00etatik 14:00etara, BM eta Eroski supermerkatuetako atarietan bilketa guneak jarriko dira. Bertan hainbat boluntario egongo dira jendeari informazioa banatu eta produktuak biltzeko.

Maiatzaren 6ko janari bilketa herrikoiaren kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.