Udaleku irekietarako begirale bila
- Post 2023 Maiatza 23

Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udalak uztailaren 3tik 21era, HH2 eta LH6 urte bitarteko umeentzat. Bertan begirale moduan jardun nahi dutenek maiatzaren 24tik ekainaren 2ra bitartean aurkeztu beharko dute hautagaitza.
Amasa-Villabonako udaleku irekietako begirale izateko bi baldintza bete behar dira: 18 urte izatea (edo 2023 urtean betetzea) eta euskara ondo menperatzea.
Izena ematerakoan NANaren kopia bat, curriculuma eta ikasketa ziurtagiriak aurkeztu behar dira. Aisialdirako begirale edo zuzendari titulua izanez gero, hori ziurtatzen duen agiria ere erantsi behar da.
Dokumentazioa Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (behe solairuan) aurkeztu behar da, maiatzaren 24a eta ekainaren 2a bitartean, astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 ordutegian. Telematikoki egiteko aukera ere badago; Udaleko erregistro elektronikoaren bitartez.
Argibide gehiagorako E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 691 366 502 telefono zenbakira deitu.