24Maiatza2024

009.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Altzin kaleko aparkalekuak egokitzeko lanak egingo ditu Udalak

20230802AltzinKalea

Altzin kaleko aparkalekuen antolaketa hobetzeko lanak hasiko dira abuztuaren 3an. Lan hauen bidez, gaur egun N-1 autobideko pareta aldean kokatzen diren aparkalekuen egoerak sortzen dituen arazoekin amaitu, aparkaleku kopurua handitu eta kalearen argiztapena hobetuko da.

Egokitze lan hauek hainbat herritarren eskaerei eta Udaltzaingoak egindako txosten bati erantzutera datoz, izan ere, asko izan dira aparkaleku ondoko porlanezko paretatxoekin talka egiteagatik edota zuhaitzek botatzen dituzten erretxina eta fruituengatik autoetan kalteak izan dituztenak. Gainera, egungo aparkalekuen inklinazioak autoa aparkatzeko maniobra ugari egitera behartzen du eta aldaketa honekin aparkatzea erosoagoa eta azkarragoa izango da.

Egungo porlanezko egiturak eta zuhaitzak erretiratuko dira
Eremu horretako arazoekin amaitzeko, argiztapen falta hobetzeko eta auto gehiagok aparkatu ahal izateko, kalean zehar dauden porlanezko loreontziak ezabatu eta guztira 18 zuhaitz kenduko dira. Horrela, aparkaleku berriak sortuko dira eremua asfaltatuz eta marrak margotuz. Aparkalekuen sakonera ere handituko da eta auto gidariei aparkatzeko maniobrak erraztuz.

Argiteria berria ezarriko da kalea hobeto argiztatzeko
Argiteriari dagokionean, Altzin kaleko eskuinaldean dagoen horman guztira LED-eko 11 argi puntu berri ezarriko dituzte udal langileek. Argi horiek paretatik kanpora irtengo dira zonaldearen argiztapena nabarmen hobetuz eta bertan aurkitzen ziren hainbat puntu ilunekin behin betirako amaituz. Argi-puntu hauen aurrekontua 3.533,11 +BEZ eurokoa da.

Lanen iraupena eta aurrekontua
Zuhaitzen mozketa abuztuaren 3an eta 4an egingo da, eta bi egun horietan Altzin kaleko trafikoa puntualki etengo bada ere, lurpeko garajeetara sarbidea bermatua egongo da beti.
Obrak hiru astez luzatuko dira gutxi gorabehera, eta denbora horretan ezingo da ibilgailurik aparkatu kalearen alde horretan. Lan hauek ez dute trafikoan eragin nabarmenik izango.
Urdaintzi Eraikuntzak S.L. enpresa gipuzkoarra arduratuko da lanak garatzeaz eta Udalak, 32.615 euro +BEZ inbertituko ditu. Zuhaitzen mozketa, aldiz, Iratze Lorezaintza S.L.U. enpresak egingo du, Udalarekin duen urteko kontratuaren baitan.

Lan hauek irauten duten bitartean Altzin kaleko ohiko erabiltzaileei zirkulazio eta aparkatze-jarraibideak errespetatzeko eskatzen du Udaltzaingoak.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.