22Maiatza2024

004.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Udalak 565 kg hondakin jaso ditu abuztuan Oria ibaian eta Otsabin

2023 Santio festen ondorenak biltzen IIIweb

Amasa-Villabonako udalak udalerriko ibai, erreka eta ingurune naturalak hilero garbitzeko Urzain taldarekin duen lankidetzari esker, abuztu honetan beste tona erditik gora hondakin jaso, sailkatu eta garbiguneetara bideratu dira. Oraingo honetan bi eremutan egin dira garbiketa lanak: Oria ibaiaren ertzean Villabonako erdigunean eta Otsabi auzoan aurkitu den legez kanpoko hondakin pilaketa batean.

Zoritxarrez aipagarria da Santio jaien ondoren, jaien testuinguruan Oria ibara nahita botatako hondakin ugari jaso dela. Besteak beste, supermerkatuetako karroak, hesiak, aulkiak, edalontziak eta botilak jaso behar izan dituzte Urzaineko garbitzaileek. Honek argi erakusten digu jaietan jokabide eta portaera kaskarra eta onartezina izan duela zenbait jendek, eta oraindik asko hobetu beharra dagoela. Bereziki salagarria da supermerkatuetako 6 karro zuzenean Oria ibaira bota izana. Guztira 256 kg hondakin atera dira ibai bazterretatik.

Bestalde, Otsabi auzoko mendigune batean, legez kanpoko zabor biltoki bat agertu da eta udalak garbitu behar izan du. Guztira 300 kilotik gora hondakin bildu dira bertan, mota guztietako hondakinak: Gurpilak, metala, arropa, egurrezko altzariak... Hau ere ulertezina, onartezina, salagarria eta lotsagarria iruditzen zaigu. Nola da posible hainbat pertsonak hondakinak botatzeko tokirik egokiena gure mendiak direla erabakitzea? Portaera hau erabat zentzugabea da eta une honetan errudunak identifikatu ahal izatea eta dagozkien zigorrak ezartzea da udalaren helburua.   

Beti bezala, jaso diren hondakin guztiak sailkatu, balorizatu eta Tolosako Mankomunitateko garbigunera eraman dira, birziklatu daitezen.

Azken bi urteetan udalak 10 tonatik gora hondakin erretiratu ditu gure erreka, ibai eta mendietatik.  

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.