Tren zerbitzua etengo du Renfek asteburuan
- Post 2023 Iraila 27

Trenbidean hobekuntza lanak egiteko, tren zerbitzua etengo du Renfek asteburuan (irailaren 30ean eta urriaren 1ean). Honek Tolosa eta Andoain arteko geltokietan eragingo duenez, tren konpainiak autobus zerbitzua eskainiko du geltoki hauen arteko joan-etorriak bermatzeko.
Donostiarako noranzkoan autobusak Tolosako tren geltokitik abiatuko dira eta trenaren geltokietan bertan egingo du geldiunea: Tolosako estazioa (apeaderoan ez da geldituko), Anoeta, Villabona-Zizurkil eta Andoain. Behin Andoainera iritsita, bidaiariek trena hartu beharko dute berriro.
Tolosarako noranzkoan ere berdina izango da. Autobusak Andoaingo tren geltokitik aterako dira eta tartean dauden geltokietan egingo dute geldiunea: Andoain, Villabona-Zizurkil, Anoeta eta Tolosa (apeaderoan ez da geldituko). Tolosara iritsitakoan, berriro ere trena normaltasunez hartu ahal izango dute bidaiariek.