Papin zaharrak eraberritzeko doako tailerra antolatu du Udalak
- Post 2023 Urria 05

Amasa-Villabonako Udalak papin zaharrak eraberritzeko doako tailer bat antolatu du urriaren 18rako. 8 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago ekintza, eta panpin zaharrei bizitza berria emateko eta oroitzapen iraunkorrak sortzeko aukera paregabea eskainiko du.
Tailerraren xehetasunak:
Data: Urriak 18
Ordua: 17:30
Lekua: AKAM espazioa (Kale Nagusia, 26)
Tailer honetan parte-hartzaileek panpinak zaharberritzeko eta pertsonalizatzeko teknikak ikasiko dituzte. Esperientzia dibertigarria eta hezitzailea izango da, irudimena sustatzeko eta, batez ere, jostailuak birziklatzearen eta berrerabiltzearen garrantzia baloratzen ikasteko aukera emango die bertaratzen direnei.
Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Plazak mugatuak dira, beraz, ziurtatu zure lekua:
Presentzialki: AKAM estudioa (Kale Nagusia, 26)
E-mail bidez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Telefono bidez: 943 69 21 00 Luzp: 33 33
Gaztetxoen artean jasangarritasuna sustatzeko helburuarekin antolatu dute tailer hau Amasa-Villabonako Udalak, AKAM espazioak eta Tolosaldea Garatzenek.