01Abendua2023

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Jolastu, elkartu eta euskarara gerturatu!

20231009 GazteakOngiEtorri2023-2024-1

Tolosaldera bizitzera etorri berri diren haur eta gazteei harrera ona egiteko eskolaz kanpoko gunea da Gazteak Ongi Etorri egitasmoa. Astero biltzen da taldea eskolaz kanpoko orduetan, jolastu, ondo pasa eta gaztetxo gehiago ezagutzeko. Azken batean, herri giroan murgiltzeko.

Norentzat?
Azken bi urtetan Tolosaldeko herri edo ikastetxe batera iritsi diren 6-12 urte bitarteko haur eta gazteentzat.

Zer egiten dute saioetan?
• Herri kirolak eta gainerako kirolak
• Filmak ikusi
• Rol eta mahai jolasak
• Irteerak egin

Tolosaldeko ekintzak 2023-2024
Villabona: Gaztelekuan, 6-9 urte bitarteko gaztetxoentzat. Astelehenetan 17:15 – 19:15 ordutegian.
• Tolosa: Gazte Topagunean, 9-12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Astearteetan, 17:30 – 19:30 ordutegian.
• Tolosa: Gazte Topagunean, 6-9 urte bitarteko gaztetxoentzat. Astearteetan, 17:30 – 19:30 ordutegian.

Informazio gehiago
• Taldea: Euskara Egoera beretsuan dauden adin bereko haurrek osatzen dute taldea.
• Begiraleak: Hezten elkarteko begiraleek dinamizatzen dituzte saioak.
• Maiztasuna: Astean behin elkartzen da taldea, ikasturte osoan zehar.
• Euskara: Euskal kulturara gerturatzea ere bada xedea, hizkuntza bizia dela erakusteko.

Egitasmo honetan parte hartzea doakoa da, eta nahi adina saiotara joateko aukera dago aurrez HEMEN izena emanez gero.

Gazteak, ongi etorri! eskuorria deskargatu

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.