22Maiatza2024

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Zaintza sistema publiko, duin eta unibertsalaren alde egin du Udalbatzak

Plenoa1web

Asteazken arratsaldeko osoko bilkuran, Tolosaldeko Mugimendu Feministak eta Amasa-Villabonako EH Bildu udal-taldeak aurkeztutako mozioak onartu zituen Udalbatzak. Horrekin batera, 2024. urtean herriko zaintza sistemaren analisia egiteko konpromisoa hartu du udalak. 

Tolosaldeko Mugimendu Feministak aurkeztutako mozioak zaintza sistemaren diagnostiko erreala eta osatua burutzea, eta urtebeteko epean, horri erantzungo dion zaintza plan feminista eta integrala osatzea eskatzen dio Udalbatzari. Eskaera hau gauzatzeko beharrezko diru partida bideratzeko konpromisoa hartzea ere eskatzen du mozioak.
EH Bildu eta EAJ-PNV alderdien aldeko 12 botoekin eta PSEren abstentzioarekin egin zuen aurrera mozio honek.

Tolosaldeko Mugimendu Feministak aurkeztutako mozioa

Bestetik, Amasa-Villabonako EH Bildu udal-taldeak aurkeztutako mozioak zaintza duin eta unibertsalerako eskubidea bermatzeko prozesua abiaraztea eskatzen du. Horretarako, batetik, zaintzara zuzendutako zerbitzuen birdefinizioa gauzatu eta beharrezko inbertsioak definitzea eskatzen du. Bestetik, Mozio honek hainbat eskaera egiten dizkie zaintza arloan eskuduntza nagusiak dituzten Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiei: zaintza sektoreko lan baldintzak duintzeko prozesua abiatzea, Gizarte Zerbitzuen doakotasuna bermatzea, eta zerbitzuen finantziazioaren inguruko eztabaida irekitzea.
Mozio hau EH Bilduren aldeko 8 botoekin eta EAJ-PNV eta PSE alderdien aurkako botoekin onartu zuen Udalbatzak.

EH Bildu udal-taldeak aurkeztutako mozioa

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.