25Otsaila2024

010.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

1.080 euroko gutxieneko pentsioen aldarrikapena bere egin du Udalbatzak

argazki ona1

Asteazkeneko Osoko Bilkuran Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak pentsiodun guztientzat gutxienez, 1080 euroko diru-sarrerak bermatzea eskatzen duen mozioa onartu zuen Udalbatzak EH Bilduren aldeko 8 botoekin, EAJ-PNVren abtentzioarekin eta PSEren aurkako botoarekin.

Gutxieneko 1080 euroko eskaera premia sozial urgentea eta justiziazkoa dela dio mozioak, eta erakunde publikoei dagokiela herritarren bizi-baldintza duinak bermatzeko behar diren erabakiak hartzea. Gainera, 1080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzearekin batera gaur egun dagoen genero-aldea nabarmen murriztuko litzatekeela ere azpimarratzen du.

Mozio hau onartzearekin batera, Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari eskatzen die pentsiodunen gutxieneko pentsioa 1.080 euroraino osatzea, 14 ordainsaritan, 2023ko urtarrilera arteko atzeraeraginezko ondorioekin.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mungimenduak aurkeztutako mozioa

 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.