14Apirila2024

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Kantu-jira herrikoia, Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria egiteko

20231214OlentzeroMariDomingi

Villabonako Udalak Olentzero eta Mari Domingiri merezitako ongietorria egin nahi die abenduaren 24 goizean. Horretarako, kantu-jira herrikoia antolatu du Amasa-Villabonako kaleak Gabon kantekin eta jai giroz alaitzeko. Ospakizun berezi honetarako hitzordua goizeko 11:00etan izango da, Arroa auzoko plazan. Bertatik abiatuta, parte hartzaileek Gabon giroa zabalduko dute ibilbidean zehar: Santiago Egoitza, Malkar plaza, Txistulari plaza eta Erreboteko plaza.

Musika protagonista
Udalak gabon kanten zerrenda bat osatu du, eta herriko ikastetxeetako ikasleak dagoeneko hasi dituzte entsegu lanak. Dena den, abenduaren 24ko kantu-jira herrikoia Shrabani Aranzabe zuzendariak gidatuko du. Musikari dagokionean, aldiz, Aitor Furundarena akordeoi jolearen esku egongo da. Herriko hainbat musikarik ere bat egingo dute ekimenarekin.

LH eta DBHko ikasleek izena eman beharko dute aurrez
Irrika Aisialdi Elkarteko hezitzaileak arduratuko dira LHko eta DBHko ikasleen parte-hartzea koordinatzeaz. Beraz, ekimen honetan parte hartu nahi duten gaztetxoek izena eman beharko dute aurrez galdetegi hau osatuz. Izena emateko azken eguna abenduaren 22a izango da. HHko ikasleei dagokionean, aldiz, gurasoez lagunduta parte hartu beharko dute.

Besamotza Konpartsa, kantu-jiran bidelagun
Herriko buruhandi eta ipotxak bidelagun izango dira Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko ospakizunean, Besamotza konpartsak ere bat egin baitu ekimenarekin, eta herriko kaleak zeharkatuko ditu kantuan, jai giroan lagunduz.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie Seaska Haurreskola, Zubimusu Ikastola, Fleming Herri Eskola, Irrika Aisialdi Elkartea, Besamotza Konpartsa eta herriko musikariei ekimen honen antolaketa lanetan laguntzeagatik, eta bide batez, ikasle guztiak gonbidatu nahi ditu kantu-jiran parte hartzera eta Amasa-Villabonan Gabon-giro paregabea sortzera.

Gozatu dezagun elkarrekin Gabonetako magiaz!

Ekimenaren kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.