25Otsaila2024

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Udalak herriko kirol instalakuntzak hobetzen jarraituko du, Foru Aldundiarekin elkarlanean

20240205 Olaederra

Olaederra kiroldegian estalki berria jartzeko 117.640 euroko dirulaguntza lortu du Udalak Gipuzkoako Foru Aldunditik. Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkatea, Goizane Álvarez, Kirol diputatuarekin batera, Olaederra kiroldegian izan dira gaur eguerdian bertan jarritako estalki berria ikuskatzen.

Hemendik aurrera, Olaederrako kantxak argia sartzeko 36 argizulo eta isolamendu termiko berezi bat izango ditu. Horiei esker, kirol kantxako tenperatura leunagoa izango da aurrerantzean. Teilatuaren estalki zaharrak mantentze-gastu handia eskatzen zuen eta proiektu honekin irtenbide integral bat lortu da. Gainera estalki berri honek etorkizunean energia autokontsumora bideratutako plaka fotovoltaikoak eta termikoak instalatzea ahalbidetzen du, kiroldegiaren energia-efizientzia nabarmen hobetuko delarik. Proiektua DPO ingeniaritza-enpresak diseinatu du eta obra osoa 503.192,61 euroko aurrekontuarekin esleitu zen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak, ordea, 117.640 euroko dirulaguntzarekin babestu du lan hau.

Amasa-Villabonko kirol instalazioak hobetzeko Gipuzkoako Foru Aldundia hainbat partidarekin lanean ari da azken urteotan, eta guztira, 133.510 euroko laguntza publikoa jaso du Amasa-Villabonak. 2023an Olaederra kiroldegiko estalkia berritzeaz gain, 2022an 8.950 euro bideratu zituen foru erakundeak Bearzana pilotalekua eraberritzera, eta 2021ean Villabonako Udalak 6.920 euroko dirulaguntza jaso zuen Otsabiko Pump Track proiekturako.

Beatriz Unzue alkateak nabarmendu duenez "Amasa-Villabonako udal gobernutik, herrian ditugun kirol instalakuntzei garrantzia berezia ematen diegu eta azken urteetan hainbat inbertsio esanguratsu bideratu ditugu instalakuntza hauek hobetzeko. Kirola osasuna da, eta ahalik eta kirol ezberdin gehien herrian bertan praktikatzeko aukera eskaini nahi diegu herritarrei. Horretarako ezinbestekoa da kirol azpiegitura egokiak bermatzea eta ditugunak egoera onean mantentzea.
Etorkizunean ere, elkarlan honetan sakondu nahi genuke, kirol instalakuntza edo azpiegiturei dagokionez erronka garrantzitsuak ditugu eta. Besteak beste, berehala Kiroldegiko kantxako argiteria berria ezartzeari eta kantxako lurzorua berritzeari ekingo diogu, Olaederrako kirol kantxaren eraberritze integralarekin amaitzeko. Eta nola ez, herritarrek bozka bidez aukeratutako Bolatokia estaltzeko eta padel pistak eraikitzeko proiektua gauzatu behar dugu. Egitasmo hauez gain, beste inbertsio txikiago batzuk ere martxan jartzeko asmoa dugu: Erreboteko plazaren iparraldeko frontisa konpontzea, Arratzaingo frontoia eraberritzea, Kalistenia parkea jartzea Otsabin etab. Espero dugu egitasmo guzti hauen garapena behar bezala egikaritzen asmatzea.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiot Goizane Alvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatuari eta bi erakundeon arteko lankidetzak etorkizunean ere fruituak ematen jarraitu dezan lan egingo dugu".

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.