18Apirila2024

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Martxoaren 8ko Erakunde Adierazpenak

20240308 ErakundeAdierazpenak M8

Martxoaren 8aren harira EH Bildu eta EAJ-PNV alderdiek aurkeztutako bi erakunde adierazpen onartu zituen Udalbatzak otsaileko osoko bilkuran.

Lehenengo erakunde adierazpena EH Bilduko udal taldeak aurkeztu zuen, eta puntuz puntu bozkatu zen osoko bilkuran. Aurreneko puntua, “Berdintasunean Ados!" mahai irekiari erabakimen osoa aitortzea eskatzen duen puntua, EH Bilduren aldeko 8 botoekin eta EAJ-PNV eta PSE alderdien aurkako 5 botoekin onartu zen. Mozioaren hurrengo hiru puntuak, aldiz, aho batez onartu ziren.

EH Bilduk aurkeztutako Erakunde Adierazpena

Bestalde, EAJ-PNV alderdiak bigarren testu bat aurkeztu zuen, baina udalbatzako gai zerrendan sartu ahal izateko epetik kanpo. Horregatik, osoko bilkuraren hasieran, erakunde adierazpen hori gai-zerrendan sartzea bozkatu behar izan zuten alderdi guztiek. Erakunde adierazpen honek EAJ-PNV eta PSE alderdien aldeko 5 botoekin egin zuen aurrera. EH Bildu abstenitu egin zen adierazpenaren onarpenari bide emanez, eta abstentzio hori azaltzeko, epez kanpo aurkeztu izanagatik testua irakurtzeko aukerarik ez zutela izan adierazi zuten. Adierazpenaren testua EUDELen hiru alderdiek adostutakoa da.

EAJ-PNVk aurkeztutako Erakunde Adierazpena

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.