18Apirila2024

009.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Zabalik da Salto! udalekuetan izena emateko epea

20240311 Salto

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Martxoaren 1ean zabaldu zen izena emateko epea, eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Arantzatik Elizondorako bidea egingo dute gazteek, Nafarroan barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.

Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei eta udalerri euskaldunei buruzko Hedatu hezkuntza proiektua abian du UEMAk, eta ikastetxeetan ere ari dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, LHko, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Udalerri euskaldunak eta arnasguneak giltzarriak direla nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatzea eta saretzea lortu nahi da udaleku hauekin.

Aurten, 2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera, eta lehen aldiz bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Azken urteetan bezala, ibiltaria izango da ekimena: Arantzan hasi eta, Doneztebe eta Oronoz-Mugaire zeharkatu ondoren, Elizondora iritsiko dira. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte gazteek, eta herri batetik bestera oinez mugituko dira.

Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 1etik martxoaren 31ra.

Lau modutara eman daiteke izena:

· Hemen klik eginda eta datuak beteta.
· Telefonoz: 943 816699
· Posta elektronikoz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
· Telegram edo Whatsapp bidez: 608 668 155


Salto! 2024: diptikoa

2024ko Salto! udalekuak iragartzeko bideoa.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.