20Maiatza2024

008.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Zatoz ahalduntze taldeetara, eta bizi zaitez euskaraz zailtasunik gabe

20240412 EuskarazBiziGaitezke

‘Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Doako tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Laugarren urtez jarraian antolatu da ikastaroa, eta aurtengoan Amasa-Villabonan izango dira saioak, apirilaren 24tik aurrera.

Hamabostean behin izango dira saioak, asteazkenetan, eta ekainaren 19an amaituko dira. Tailerra 18:00etatik 20:00etara izango da, Villabonak udaletxeko balio anitzeko gelan, eta guztira bost hitzordu izango ditu (apirilaren 24an; maiatzaren 8an eta 22an; eta ekainaren 5ean eta 19an).

Saioek bi zati izango dituzte, bata praktikoa, eta bestea teorikoagoa. Batetik, norberak euskaraz bakarrik bizitzeko dituen zailtasunak kontatuko ditu modu informalean, eta erronda horretan, partaideen arteko interakzioaren bidez, norberak gertatzen zaiona hobeto ulertuko du. Bestetik, ditugun zailtasunen arrazoiak landuko dira: politikoak, psikologikoak, emozionalak, estrukturalak… horiek zergatik gertatzen diren azalduko da, eta egoera horien aurrean nola jokatu daitekeen azalduko da.

Tailerrean parte hartzeko beheko galdetegia bete behar da, eta argibide gehiago nahi dituenak 943 65 50 04 zenbakira dei dezake edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi. Galtzaundiren bulegoan ere informazio eskuratu daiteke, baita izena eman ere. Izena emanteko azken eguna, apirilaren 19a izango da.

Euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dugun askok hainbat zailtasunekin egiten dugu topo egunerokoan. Zailtasun horietako bat da besteak euskaraz ez ulertzea, edo elkarrizketa bat izateko zailtasunak izatea. Halere, gazteleraz hitz egiten dugun kasu askotan eta askotan euskaraz egin genezake, berez. Kontua da gaizki sentitzen garela hori egiten dugunean, edo besteak zer pentsatuko duen kezka izaten dugula; eta estres linguistikoa izaten dugula. Galtzaundik aurreko hiru urteetan ere martxan jarri dituen ahalduntze taldeetan frogatu da posible dela euskaraz gehiago egitea eta, aldi berean, gaizki ez sentitzea. Norbere barruak mugitzen direnean, zergatik mugitzen diren jakiteak laguntzen du horretan, baina, batez ere, besteekin batera prozesu hori egitea da gakoa. Hori landuko da Euskaraz bizi gaitezke tailerreko saioetan.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.