25Maiatza2024

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxearen informazioa banatuko du Udalak etxe guztietara

20240510 Andragora

Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak 2023ko apirilaren 1ean zabaldu zituen ateak aurrenekoz, eta orduz geroztik, tolosaldeako emakume guztien topaketarako erreferentziazko gunea bilakatu da espazio hau. Datozen egun hauetan gune honen helburuak, printzipioak, kudeaketa edota bertan antolatzen diren jarduerak biltzen dituen eskuorri bat banatuko du Udalak herriko postontzietan.

Eskuorria deskargatu

Emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoa sustatzea ditu helburu Andragorak eta orotariko jarduerak hartzen ditu: topaketak, tailerrak, ikastaroak, jardunaldiak, kirol-jarduerak, ludiko eta kulturalak, kaleko ekintza zuzenak edota egitasmo solidarioak.

16 urtetik gorako emakumeentzako espazio irekia da Andragora, edonork parte hartu dezake, beti ere, feminismoari lotutako gaien inguruko jarduerekin lotura badu erabilera horrek. Etxearen kudeaketa Tolosaldeko Udalen (tartean Amasa-Villabonako Udala), eskualdeko mugimendu feministaren eta emakume taldeen artean partekatzen da.

Espazio hau astelehenetik ostiralera dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara bitarteko ordutegian. Andragorako dinamizatzailearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, bertara gerturatu, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 943 00 89 67 telefono zenbakira deitu behar da.

Andra festa, maiatzaren 17an
Emakumeok elkartu, saretu eta ondo pasatzeko helburuarekin Andra Festa jaialdia antolatu da datorren ostiralerako, maiatzaren 17rako. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera izango da, Tolosako Emakumeon plaza, 1 zenbakiko lokalean. Ekitaldi honen egitaraua datozen egunetan zabalduko dute.

Deskargatu Andra Festako eskuorria

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.