25Maiatza2024

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Erremontari Herriz Herri txapelketa irailean Villabonako pilotalekuan

20240514Erremontari2

Amasa-Villabonako Udalak aurten ere Erremontari Herriz Herri txapelketa herrira ekartzeko ahalegina egin du eta Udal  ordezkariak txapelketaren aurkezpenean parte hartu zuten atzo.

2023an hasi eta 2024an jarraipena izango duen Erremontari Herriz Herri proiektua aurkeztu zen atzo Miramonen. ETBren laguntzarekin, Erremontari saioak euskal pilotaren modalitate hau herritarren artean ezagunagoa egin nahi du modu zuzen eta ikusgarrian.

Oriamendiko ordezkariek azaldu zutenez, Erremontari Herriz Herri proiektuaren arrakasta ikusita, aurten urrats bat gehiago eman dute, eta, 17 herritara zabalduko dute erremontea: Amasa-Villabona, Aizarnazabal, Bergara, Urnieta, Lekunberri, Andoain, Hondarribia, Ordizia, Altsasu, Pasaia, Zumarraga, Hernani, Beasain, Arrasate, Zestoa, Errenteria eta Zumaia.

Amasa-Villabonan, irailaren 27an
Herri bakoitzak bere egutegira egokituko du jaialdia, eta Amasa-Villabonari dagokionean, irailaren 27an izango da Villabonako udal pilotalekuan. Jaialdiaren xehetasun gehiago aurrerago zabalduko dira.

Atzo Miramonen egindako aurkezpenean izan ziren erremontariak, 17 udaletako ordezkariak, tartean Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkatea eta Eñaut Zelarain kirol zinegotzia, ETBko Joseba Urkiola kirol zuzendaria, Azahara Dominguez Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde antolaketako diputatua, Iñigo Garcia Turismo Zuzendaria eta Oriamendiko Xabi González gerentea.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.