25Maiatza2024

001.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Andrafesta, Andragorako jai eguna, ostiralean

20240515 Andragora

Emakumeak elkartu, saretu eta ondo pasatzeko festa antolatu du Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeak. 18:30etik hasita, bertsoak, musika emanaldiak, dantza eta bakarrizketa saioak izango dira, iluntzera bitarte.

Ikasturteko azken txanpan sartuta, datorren ostiralean, maiatzaren 17an, Andrafesta ospatuko da Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxean.

Emakume orori zabalik dagoen jaia da, baita espazioa bera ezagutzen edo erabiltzen ez dutenei ere, elkartzea, saretzea eta ondo pasatzea baita hitzorduaren helburu nagusia.

18:30ean abiatuko da festa, eta diziplina anitzeko emanaldiekin osatutako egitaraua antolatu dute, musika, bertsoak, bakarrizketa edo dantzak uztartuta.

Hasteko, Batumore batukada feminista taldeak festarako deia zabalduko du kanpoaldean, eta ondoren, Amaia Agirrek ongietorria emango du bertsotan. Segidan Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa izango da. Olaia Toral abeslariaren emanaldia etorriko da gero eta Mirari Martiarenaren bakarrizketak jarraituko dio. Kantagora, Andragorako kantu taldeak ere abestuko du tartean. Arratsalde osoan zehar clownak ere izango dira.

Festak irauten duen bitartean photocall feminista ere izango da, eta luntxa ere izango da bertaratzen diren guztientzat. Amaitzeko, dantzaldia izango da iluntzera arte.

Kartela deskargatu

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.