08Abendua2021

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

EuskarazkoProduktuenKatalogoa


  Tolosaldea garatzen


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ParteHartzea1

ALBISTEAK

PARTE HARTZE PROZESUA 2021

2020ko otsaila eta martxoan habiatutako herritarren parte hartze prozesua behin behinean bertan behera uztea ekarri zuen Covid-19ak. Aurten, prozesua berriro ere martxan jartzea erabaki da, herritarren parte hartzeko Udal batzorde informatzailean ordezkaritza duten alderdi guztien arteko adostasunarekin.

EMUN kooperatibaren aholkularitza
Udalak berak dituen bitartekoekin soilik oso zaila da horrelako parte hartze prozesua eta herri galdeketa aurrera eramatea, beraz, Udalak EMUN Kooperatibaren laguntza kontratatzea erabaki du.

Zer erabakiko dute herritarrek?
Bozka zuzenaren bidez Udalak 400.000 euro zein inbertsio gauzatzera bideratuko dituen erabakiko da. Emaitza loteslea izango da eta hautatutako proiektuak 2022an gauzatuko dira.


1- PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA : Maiatzak 1 - Ekainak 15
Amasa-Villabonan erroldatutako bizilagun oroko egin dezake bere proposamena; norbanako gisa edo talde zein elkarte baten ordezkari moduan. Ezinbestekoa izango da proposamena ahalik eta zehatzena izatea, eta, bere aurrekontua aurkeztea. Proposamenak bideragarria izan beharko du, eta ez da 400.000 eurotik gorako aurrekontua duen proposamenik onartuko. Derrigorrezkoa izango da indarrean dauden araudiak betetzea

Nola egin proposamenak?

  • Udalak www.villabona.eus atarian argitaratutako inprimakia betez.
  • Telematikoki: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean
  • Presentzialki: Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan


2.- PROPOSAMENEN AZTERKETA TEKNIKOA : Ekaina - Uztaila

Proposamen guztien bideragarritasun ekonomiko eta teknikoak zorrotz aztertuko ditu Udalak.

Azterketa teknikoen bidez, proposamen bakoitza herritarrei hautatzeko eskainiko zaizkien aukeren artean sartu edo ez erabakiko du Herritarren parte hartze batzordeak. Horrela, uztaila amaitzerarako proiektuen behin betiko zerrenda osatuko da.

3. INFORMAZIOAREN HEDAPENA: Iraila - Urria

Proiektuen infrormazioa zabalduko da Udalaren ohiko bitartekoen bidez. Aldizkari bat ere argitartauko da informazio objetibo, garden eta ulerterrazarekin..


4.-ERAKUSKETA ETA HERRI GALDEKETA: Azaroan

Azaroaren 1etik 15era bozkatzeko aukeren artean egongo diren proiektu guztiekin erakusketa bat egingo da. Bertan, proiektu bakoitzaren xehetasunak kontsultatu ahal izango dira. Era berean, galdeketan parte hartzeko informazio praktikoa helaraziko zaie herritar guztiei.

Azaroaren amaieran herri galdeketa gauzatuko da.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.