07Ekaina2023

002.jpg
Frankismoa

Frankismoak herrian utzitako aztarnak, liburu batean jasoak

"Frankismoaren aztarnak arakatzen. Amasa-Villabonako frankistek idatzita utzi ziguten liburua" aurkeztuko dute hilaren 9an, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan herriko Mintzolan. Argitalpenaren egileak, Esti Amenabarro, Karlos Almorza eta Pello Aranburu, bertan izango dira lanaren xehetasun guztiak herritarrekin partekatzeko. "Amasa-Villabonako Udal Artxiboan aurkitu genituen dokumentuetan oinarritzen da lana. Paper guztiak arakatu eta modu pedagogiko batean bildu ditugu liburu honetan", diote. Argitalpen honek, oro har, bi helburu ditu: batetik, Frankismoaren ondorioak jasan zituztenek "merezi duten onespena izatea" eta, bestetik, Amasa-Villabonako herriak "diktadura garaian gertatu zenaren egia jakitea".

Gehiago irakurri...

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.