25Urtarrila2022

010.jpg

Frankismoak herrian utzitako aztarnak, liburu batean jasoak

Frankismoa
"Frankismoaren aztarnak arakatzen. Amasa-Villabonako frankistek idatzita utzi ziguten liburua" aurkeztuko dute hilaren 9an, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan herriko Mintzolan. Argitalpenaren egileak, Esti Amenabarro, Karlos Almorza eta Pello Aranburu, bertan izango dira lanaren xehetasun guztiak herritarrekin partekatzeko. "Amasa-Villabonako Udal Artxiboan aurkitu genituen dokumentuetan oinarritzen da lana. Paper guztiak arakatu eta modu pedagogiko batean bildu ditugu liburu honetan", diote. Argitalpen honek, oro har, bi helburu ditu: batetik, Frankismoaren ondorioak jasan zituztenek "merezi duten onespena izatea" eta, bestetik, Amasa-Villabonako herriak "diktadura garaian gertatu zenaren egia jakitea".

"Herri honek merezi du egia jakitea, diktadura garaian gertatu zena ezagutzea. Udala terrorea eta laztura herrian zabaldu zuten frankistek hartua izan zen", azaldu dute. Argitalpena Amasa-Villabonako liburu-dendetan salgai dago, 10 eurotan.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.