01Ekaina2023

005.jpg
inude

Amasa-Villabonako Inudeak

XX. mende hasiera arte lanean jarduten zuten inudeen irudiak ezagunak dira. Herri askotako jaietan, inudeen desfileak egiten dira oraindik, emakume haiek gogoan.

Orain arte entzun eta pentsatu dugunaren arabera emakume hauek hiri handietan aberatsen seme-alabak edo erditzean hiltzen ziren amenak elikatzen zituzten. Hori izan da betidanik inude hitzarekin erlazionatu duguna.

Gehiago irakurri...

ijitoak

Ijitoak Villabonako artxiboan

Euskal artxiboen sakontasunera begiratuz gero, ijitoei dagokien dokumentazio asko aurkituko dugu, gehienetan izaera juridiko-legegilearekin, prozesalarekin edo administrazio penalarekin lotua. Kasu honetan, Villabonako artxiboan aurkitutako dokumetuak (692-4), 1851. urteko korrespondentzia bat erakusten du, GIpuzkoako Gobernadore Zibilaren eta herriko alkatearen artekoa. Bertan, Joxe Manuel Minaberriaren egoeraz hitz egiten da, autoritateak ijito hau jomugan jartzen duelarik; kalifikazio errotu eta erabilia, nahiz Carlos III. erregeak 1793ko pragmatikan debekatu zuen ijito hitza, "Castellano nuevo" bezala tratatzeko eskatuz. 

Gehiago irakurri...

Idi probetarako zaletasuna

Villabonako bizilagun askorentzat ez da oso ezaguna garai batean idi proben inguruan herrian izandako zaletasuna.  Baina zaletasun hau benetan sakona eta sendoa izan zen eta honen froga bezala baditugu artxiboan ikusgarri diren hainbat agiri.

Hasi gaitezen probalekuarekin.  Honen inguruan topatu dugun lehenengo erreferentzia 1895. urteko akta liburuan dago. Azaroaren 3.an ospatutako udalbatzarrean Frantzisko Zalduak probak egiteko harlauza jartzea eskatu zuen. Udalak ezezkoa erabaki zuen hainbat herritarren artean aurkako kexak sortuko zituen beldur.

Gehiago irakurri...

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.