
Lan hitzarmena La Salvadoran
Duela 100 urte sinatu zen Villabonako "La Salvadora" paper fabrikan honako hitzarmen hau. Sinplea bezain bitxia dena. Langileak dagokion igandean lana egingo du eta nagusiak asteko beste edozein egunetan 24 orduko jaia emango dio. Logikoa da. Hau adostu beharra zegoen? herriko alkatearen aurrean akta bidez sinatzeko beharra zuen?
Ba bai, garai hartan pil-pilean zeuden langileen eskubideak defendatzen zituzten hainbat mugimendu eta talde. Guzti hauek eguneroko borrokak egiten zituzten langileen lan baldintza gogorrak hobetu eta segurtasuna bermatzeko. Hauek lortu zuten 1903 urtean Espainiako Kongresuko Diputatuek Ley del Descanso Dominical" deritzona onartzea. Lege honen arabera, langile guztiek zuten igandean lanik ez egiteko eskubidea (taberna, meatzaritza, burdingintza, lurruna erabiltzen zuten makinak...). Hala ere, bazeuden salbuespenak, dendak, egunkariak, bizarginak, ur-indarrez mugitutako makinak,..

Urkatzeak XVII. mende hasierako Villabonan
Artxiboko dokumentaziorik zaharrenak herriari buruzko hainbat eta hainbat berri bitxiren eta arlo ezberdinen inguruko berriak aditzera ematen dizkigu. Izan ere, udal kontuek, udalbatzak zituen gastu ugari islatzeaz gain, hauen zergatia adierazten du.
1622ko abenduaren 12ko dokumentuan adibidez, auzien eta epaien inguruan berri bitxi zein latza eskaintzen digute: urkatze bat, hain zuzen ere.
Iturriak islatutakoaren arabera, urkatua Alontso Perez Liedenakoa izeneko pertsona izan zen. Eta delitua: Bizente Egizarkoa hiltzea.

Errebotea Villabonako artxiboan
Jakin badakigu pilota dela Villabonatarren kirolik kuttunenetako bat. Errebotea bereziki, antzinatik datorren jokoa da, nahiz eta gaur egun beste kirol batzuen indarrak baztertu duen. Artxiboko dokumentuen artean murgilduta, kirol honen inguruan hainbat agiri topatu dugu.
Honela, pilotari erreferentzia egiten dion agiririk zaharrena 1733 urtekoa da. Akta liburu bateko erabakien artean azaltzen da "Oindokopelotalekua" izeneko aurkintza edo parajetik egurra ateratzeko baimena. Ezaguna da artzainak eta baserritarrak mendian zeuden bitartean boteluzea izeneko pilota jokoa egiten zutela, binaka, leku zabal eta lauetan, eta sakerako harri berezi bat erabiliaz. Hortik dator Villabonako paraje horren izena.