01Ekaina2023

009.jpg

Kaligrafiaren garrantzia XIX. mendean

201410669581

Lan eskaera bat da orriak ageri duena, baina ez edonolakoa. Gaur egun ikustera ohituak gauden ordenagailuko letra berdinez egindako curriculumen oso desberdinak dira. Hauek XIX. mende erdialdean idatzitakoak dira. Idazteko makina edo bestelako tresnak eskasak ziren garai hartan kaligrafia jakitea beharrezkoa zen hainbat lan egin ahal izateko eta gehienetan beren ezagutzak erakusteko eskaera gutunaz baliatzen ziren.

Horrela ba, hemen ikusiko ditugunak eskolako haurren irakasle izateko aurkezpen gutunak dira. Kasu honetan, bai Asteasun eta baita Villabonan ere topatu ditugu gutun hauek. Biek irakasle berri baten beharra zuten eta hautagai desberdinak aurkeztu ziren beren trebeziak erakutsiaz.

Gutun hauek benetan ikusgarriak dira. Alde batetik, beraien lan esperientzia eta ikaskuntzak azaltzen dituzte. Bestetik, idazketarako duten abilezia erakusteko ikaragarrizko saiakerak egiten dituzte: letra desberdinak landuaz, apaingarri ugari marraztuaz,...

Honen emaitza dira hementxe ikus daitezkeen gutun batzuk

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.