Villabonako udal armarria, jatorrian

Marrazkian ageri da ohiko armarria, hau da, zuhaitz bat zelaian eta inguruan bost lore (lis loreak), honen guztiaren atzean lumaz beteriko kasko bat dago (gudarako erabiltzen ziren Erdi Aroko kasko haundi horietakoa) eta hau lauki batean sartua. Lauki hori inguratuz gudarako erabiltzen diren tresna ugari marrazti zituen: jantziak, ezkutuak, armak, kainoiak, danborrak,...).
Armarriaren esanahiari buruz, deskribapenean diotenez: "...bere antzinatasuna adierazten du, lege araldikoen aburuz antzinatasunaren eta iraupenaren sinbolo den zuhaitza jarriz; lis loreek frantsesen garaipenak ekarritako atxiloketa eta operazio ausartekiko interesa adierazten dute eta atzealdeko larre urreztatuak leialtasuna, noblezia, fintasuna, boterea eta konstantzia".
Testuan ugariak eta kuriosoak dira Gipuzkoa eta euskararen historiaren inguruan egindako deskribapenak. Baina amaitzeko datu berezi bat: Zertarako egiten ziren ziurtagiri hauek? "...Gipuzkoako probintziako Villabona herriak erabil ditzakeen armen konstantzia agerian gera dadin, euren zigilu, eraztun, tapiz, margo, etxe, kapera eta nahi adina toki deigarritan erabiltzeko".
Ikusi testua bere jatorrian